2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Ikertzetik eskolara



Gaurkoan Ikertzetik etorri zaizkigu Blanca eta Xabi. Ikasturtea hasi zenetik gaur arte egindako lanaren berri eman diegu eta ikusi ere egin dute blogari esker. Ondoren, Begiradak I. Nazioarteko Zinemaldiaz hitz egin digute eta bertara joateko gogoa piztu zaigu!


2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

Nazioarteko I. Begiradak Zinemaldia Donostian







































Klasean esan nizuen bezala, datorren astean Donostian I. Nazioarteko Begiradak zinemaldia ospatuko da azaroaren 27 eta 28an. Bertan, zinean modu ez profesionalean aritzen garenok aukera izango dugu gure lanak aurkeztu, konpartitu eta besteenak ikusteko. Bi urte dira eskolan zine tailerra martxan jarri genuela eta gezurra badirudi ere, zenbat ikasi dugun aurreneko egun haietatik... Gure lantxoak aurkeztu ditugu zinemaldian eta ostiralean han izango gara 2. eta 3.DBHko ikasleak Tabakaleran beste eskoletako lanak-eta ikusteko. Larunbat goizean tailerrak izango dira (interpretazioa, makilajea...) eta arratsaldean sari banaketa. Bertan ikusiko dugu elkar!
Oharra: tailerretan izena emateko klikatu hemen.


2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Planoak lantzen: Albistea


Atzo ikasleek, "The artist" film bikaina ikusi zuten. Berezia da oso, 2012.urtean egina izan den arren txuri-beltzean eta soinurik gabe baitago aurkeztua. Estetika bitxi horrek bat egiten du gaiarekin: zinearen sorrerako urteetan, zine mutuan sona handia duen aktore batek porrota ezagutzen du zinean soinua sartzeaz batera.

Taldetxo batek bitartean aurreko astean filmatutako albisteak montatu zituen Mac ordenagailuan. Begira argazkiak eta emaitzak (2DBH A eta 2DBH B).

Gidoia egiten hasi gara!

Gaur 3.DBHn, gidoia egiteko lehen urratsak eman ditugu. Hautautako istorioa eszenatan banatu dugu eta ondoren planoak zehaztu ditugu.

Argazkiak


2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

Halloween jaia eskolan




Urria hasieran, euskal mitologiari buruzko lana egin zuten 3.DBHkoek eta horren inguruan, beldurrezko istorioa asmatu dute. Halloween jaiak hartu duen indarrari ezin diogu uko egin eta guk ere, eskolan ospatu genuen eguna. Hamaiketakoa, makilaje tailerra Marinaren laguntza profesionalari esker eta sustoren bat edo beste ere eman genuen...

Argazkiak

3.DBHkoen lantxoak

Iaz ikasitakoa ezin genuen aurten landu gabe utzi! Horregatik hasi dugu ikasturtea bideoklip bat eginaz. Abesti bat hautatu eta euskaratu egin behar genuen. Ondoren, musikaren erritmoari egokitu behar zitzaizkion hitzak eta azkenik, bideoklipa egin moldatutako abestiarekin. Hemen dituzue grabazio eguneko argazkiak eta bideoklipetako bat, bikaina benetan!

Argazkiak

"Nire lagunak dira" bideoklipa