2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

Euskararen eguna 2015

Gaur, euskararen eguna ospatzeko zenbait gelatan egindako lantxoak zintzilikatuko ditut. Euskara, zein hitz, egoera, toki, musika, pertsona nahiz emozioarekin lotzen duzue?" galderari erantzunez, ikasle bakoitzak orri bat betetzen zuen eta ondoren orri horiekin liburuxka batzuk egin ditugu. Zuen gustukoa izatea espero dut.

2.DBH A
2.DBH B
3.DBH A

Kontuan izan ikasle bakoitzak bere ideia eta sentimenduak dituela eta hori errespetatuko dugula.Gozatu liburuxkak!

Nire aldetik, duela urte batzuk egindako bideotxo bat jarriko dizuet, niretzat euskaraz bizitzea zer den azaltzen duena.

Zer da niretzat euskaraz bizitzea?

2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

"Fosfi story": animaziozko film labur onenari saria


Asteburuan sekulako albiste ona izan dugu gurean: Nazioarteko I.Begiradak Zinemaldiaren sari banaketa ospatu zen larunbatean Aquarium-ean arratsaldeko 17:30etan eta animaziozko film onenaren sailean, gure film laburra "Fosfi story"-k eskuratu zuen saria. Hori poza! Ikastetxeko irakasle taldetxo batek Iñigo Aristegik egindako oroigarriarekin ederki gozatu genuen! Benetan arratsalde ahaztezina!
Filma berriro ikusteko klikatu hemen.


2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Ikertzetik eskolara



Gaurkoan Ikertzetik etorri zaizkigu Blanca eta Xabi. Ikasturtea hasi zenetik gaur arte egindako lanaren berri eman diegu eta ikusi ere egin dute blogari esker. Ondoren, Begiradak I. Nazioarteko Zinemaldiaz hitz egin digute eta bertara joateko gogoa piztu zaigu!


2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

Nazioarteko I. Begiradak Zinemaldia Donostian







































Klasean esan nizuen bezala, datorren astean Donostian I. Nazioarteko Begiradak zinemaldia ospatuko da azaroaren 27 eta 28an. Bertan, zinean modu ez profesionalean aritzen garenok aukera izango dugu gure lanak aurkeztu, konpartitu eta besteenak ikusteko. Bi urte dira eskolan zine tailerra martxan jarri genuela eta gezurra badirudi ere, zenbat ikasi dugun aurreneko egun haietatik... Gure lantxoak aurkeztu ditugu zinemaldian eta ostiralean han izango gara 2. eta 3.DBHko ikasleak Tabakaleran beste eskoletako lanak-eta ikusteko. Larunbat goizean tailerrak izango dira (interpretazioa, makilajea...) eta arratsaldean sari banaketa. Bertan ikusiko dugu elkar!
Oharra: tailerretan izena emateko klikatu hemen.


2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Planoak lantzen: Albistea


Atzo ikasleek, "The artist" film bikaina ikusi zuten. Berezia da oso, 2012.urtean egina izan den arren txuri-beltzean eta soinurik gabe baitago aurkeztua. Estetika bitxi horrek bat egiten du gaiarekin: zinearen sorrerako urteetan, zine mutuan sona handia duen aktore batek porrota ezagutzen du zinean soinua sartzeaz batera.

Taldetxo batek bitartean aurreko astean filmatutako albisteak montatu zituen Mac ordenagailuan. Begira argazkiak eta emaitzak (2DBH A eta 2DBH B).

Gidoia egiten hasi gara!

Gaur 3.DBHn, gidoia egiteko lehen urratsak eman ditugu. Hautautako istorioa eszenatan banatu dugu eta ondoren planoak zehaztu ditugu.

Argazkiak


2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

Halloween jaia eskolan




Urria hasieran, euskal mitologiari buruzko lana egin zuten 3.DBHkoek eta horren inguruan, beldurrezko istorioa asmatu dute. Halloween jaiak hartu duen indarrari ezin diogu uko egin eta guk ere, eskolan ospatu genuen eguna. Hamaiketakoa, makilaje tailerra Marinaren laguntza profesionalari esker eta sustoren bat edo beste ere eman genuen...

Argazkiak

3.DBHkoen lantxoak

Iaz ikasitakoa ezin genuen aurten landu gabe utzi! Horregatik hasi dugu ikasturtea bideoklip bat eginaz. Abesti bat hautatu eta euskaratu egin behar genuen. Ondoren, musikaren erritmoari egokitu behar zitzaizkion hitzak eta azkenik, bideoklipa egin moldatutako abestiarekin. Hemen dituzue grabazio eguneko argazkiak eta bideoklipetako bat, bikaina benetan!

Argazkiak

"Nire lagunak dira" bideoklipa


2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Zinea barrutik

 
Zinea egiterakoan kameraren aurrean agertzen ez diren zenbait elementu aztertuko ditugu oraingoan, ekipo teknikoa osatzen duten elementuak hain zuzen ere. Gainera,  kameraren mugimenduak eta plano desberdinak ere  ezagutuko ditugu. Horretarako hemen duzue, sekuentzia planoaren adibide bat:


Planoak errepasatzeko bestalde, Proverbio chino filma ikusiko dugu. Gustatzea espero dugu!

Planoak ikusi eta gero, horiek lantzeko garaia iritsi da. "Albistea" grabatuko dugu plano desberdinak erabiliz: plano orokorra, plano desberdinak eta sekuentzia planoa. Egin behar duzuena hobeto ulertzeko, joan den urteko lana ikusiko dugu:
 
 
 

Gure Lumière minutuak


Kaixo lagunok! Hemen dituzue aurreko asteazkenean filmatutako Lumière minutuak:





"Eskolako irteera"
"Kontrola"
"Sokoa"
"San Pedro kaletik barrena"

2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

Lumière minutuaren proposamenak

Guk ere nolabait garai hartako ezaugarriekin gure lehen filma sortuko dugu. 5 edo 6 laguneko taldetan elkarturik Lumière minutua egiteko bi proposamen egin dituzte. Klase aurrean azaldu ondoren, hauek izan dira gelan hautatu diren bi Lumière minutuak:

2DBH A

- Klasean kontrola egiten.
- San Pedro kaletik barrena eskolara joaten.

2DBH B

- Sokoako parkean denbora pasan.
- Eskolako irteera hesi ondoan.



Zinea eskolan!



Ongi etorri zinea eskolan blogera! Bertan argitaratuko dugu klasean ikusi, ikasi eta landutakoa eta gainera gure lantxoak zintzilikatzeko erakusleiho ederra izango da. Lehen egunean, zinearen sorrera noiz eta nola izan zen ikusi dugu, Lumière anaiak ezagutu eta lehen film haien ezaugarriak  barneratu ditugu. Hara hor adibideak:

Lumière anaien lehen filmak